top of page

Hemen gaude!


Hemen gaude gure txoko goxoan. Txoko honetan euskaraz sortzen ditugun material guztiak eskegiko ditugu: idatzizkoak zein audiobisulak.

Gure produkzioaren portzentai altua gaztelaniaz izango da baina horrek ez du esan nahi euskaraz ezer egingo ez dugunik, euskarak gure proiektuan ere bere txokoa izango du! Familia ibiltaria, atal garrantzitsua izango da eta espero dugu zuen gustokoa izatea!

Atal honi hasiera emateko, hemen duzue ideia zoro honen gainean lan egiten hasi ginenean sortu genuen idatzizkoa:

Eneko eta biok, betidanik bidaiatzea gustukoa izan dugu eta ahal izan dugun guztia bidaiatzen ahalegindu gara. Askotan, honen motatako proiektuak gauzatzea burutik bueltaka izan arren, oztopoek ilusioari partida irabazten zioten: momentu egokia ez zela, lan egoera hobetu behar zela, … Eta denbora aurrera egin zuen eta konturatu barik, hara! gure alabatxoa jaio zen. E ta Ayselen jaiotzarekin gure ametsak falta zuen indarra hartu zuen:

“Seme/alabek behar dutena gurasoekin denbora pasatzea da, kalitatezko denbora. Bidaiatzean, kalitatezko denbora eskaintzeko aukera duzu. Ez duzu inongo presarik sentitzen eta umeari beharrezkoa duen denbora eskaintzeko aukera duzu: loreak Biltzeko, areazko gazteluak egiteko, txoritxoak entzuteko… nahi duzuna!

Bidaiatzean gauza asko ikasten diztuzu, tolerantzia zer den ikasteko aukera ezin hobea, adibidez. Jendea ezagutu, eta zurekin alderatuta oso desberdina izan daitekeen jende ezagutzeko eta haiekin denbora konpartitzeko aukera egoten da. Desberdin janztea, janari desberdina jatea edota beste jainko bati otoitz egitea ez dela ez txarragoa ezta hobea, ideia hori ulertzeko erraztasun handiagoa duzu".

Zein aberasgarria den gure nortasun propioa erakitzeko aukera izatea eta mundua gure kolorez margoztu!

Nire alaba nagusia denean, argi daukat beregandik espero dudana, ZORIONTSUA izatea eta jendearen diferentziak baloratzea eta berak dituenak munduari aurkeztea!

Y SI TE
Visitamos

¿Quieres que te contemos nuestra experiencia en tu centro?

¿Quieres un concierto?

Escríbenos

bottom of page