top of page

Bidaia gauzatu aurretik...


Esan behar dugu, denbora asko behar izan dugula proiektuari forma emateko.

Lehenengo pausoa, agian zailena, erabakia hartu eta familiari esatea da. Askok ez dute ulertuko zergatik egin nahi duzun eta txoratu zarela pentsatuko dute, denbora eman, kostata bada ere ulertuko dute.

Hurrengo pausoa zenbat denbora eta nondik bidaiatuko duzun erabakitzea da. Gure asmoa nomada bizimodua esperimentatzeko gutxienez, urte bete bidaiatzen egotea da. Hasieran, ibiilbidea ez zen gaur egun planteatutakoa: euskal herritik rusiara, rusiatik txinara heltzea pentsatu genuen baina… erabaki egokia ez zela adostu genuen. Gure lehenengo esperientzia da bidaia luzeak egiten eta ibilbide horretarako egokitu behar garela iruditzen zaigu. Horregatik, europara mugatu gara, europak baditu leku ederrak ezagutu nahi ditugunak eta gainera, askoz errazagoa da europatik mugitzea txinara heltzearekin konparatuta, Visarik ez dugu behar, adibidez.

Ondoren, esperientzia pribatua ala publikoa izatea erabaki genuen. Jendeari gure esperientzia, bizipenak eta sentimenduak kontatzea oso aberasgarria iruditu zitzaigun baita Aysel nagusitan ikusteko aukera izatea ere. Horregatik, bloga, youtubeko kanala, Instagram sare sozialak erabiltzea erabaki genuen. Eta hor hasi zen gure buruhauztea! Zein erraza ematen duen baina zein konplexua esperientziarik ez duten pertsonentzat!!!

Gainera, gure proiektuari irudi bat gehitu behar geniola argi geneukan, baina nola? Zelan egiten da hori!!!

(LOGOA NOLA BURURATU ZITZAIGUN)

Gure irteera txiki baten ostean, Enekok furgoneta aparkatzen zegoela, zutabe baten kontra kolpe txiki bat izan zuen. Kolpearen ondorioz, urrakada batzuk estali nahian pegata bat sortu nahi genuen. Orduan, pentsaka eta bueltaka zer motatako pegata egin… ideia sortu zen: puxikak gure barne haur txikiaren homenez, t-2 furgoneta, estetika aldetik, gure gustukoena delako. Ez genekien buruan genuen irudia zelan sortu eta interneten pixka bat hurbildu ahal zen irdudia aurkitu genuen. Irudia gure erara aldatu eta kitto.

Egun batean, proiektuari buruz hitz egiten geunden, zenbat zailatsun edukiko genituen sare sozialak eta logoarekin komentatzen, gure lehengusina aipatu genuen. Bagenekien arlo horretan makina hutsa zela, super ona baina ez genekien gure proiektuaren parte bihurtzeko aukera izango zuenik. Berarekin hitz egin eta baietz esan zuen. Gure ametsaren margolaria: ikurra sortzailea eta ipuinaren azala margotu ahal zuen pertsonarik onena. ELestudio28 edo Jess esatea gauza berdina da eta benetan, eskerrak horren profesionala den jendea gure familian dugula, bere laguntza barik batek daki hainbeste jende gure historiaren berri izango zuenik!! Lehenengo egunetik gure rolloa zein den jaso eta horri irteera emateko lan egin du eta ez dakizue zenbat eta zenbat ordu!! Horregatik eta gauza asko gehiagogatik eskerrik asko Jess (elestudio28).

Gure beste erronka, bideoak editatzea. Aspaldi bideo lehiaketa batean parte hartu genuen eta ez genuen gaizki egin baina argi dago ideia askorik ez dugunik. Irudimen handikoak gara biok, ideiak oso modu errazean sortzen ditugu baina aurrera eramateko arazoak ere izaten ditugu. Gure lehenengo bideoa grabatzeko nahiko ondo, editatzean ordea… hor bai arazo dexente!! Azkenean gogoa jarrita eta sentimendu askoren ostean bukatu genuen eta espero ez genuen baino kritika baikorragoak jaso genituen!

(GURPILDUN ETXEA)

Orain dela bi urte txiboneta gure gurpildun etxea bihurtu zen. Etxe apala, bere ohe handia, hozkailua eta barruko mahaitxoarekin. Bidaia laburrak egiteko ongi baina urtebete gure etxea izateko eta zenbait lekuetarako egokitua ez zegoen. Horregatik zenbait hobekuntza egitea erabaki genuen. Hasteko, wesfalia jarri, denok ondo lo egiteko edota zutunik ibiltzeko erosotasuna izatea denborarekin eskertzekoa da. Bigarrenik, berogailua, nork nahi du hotza pasa? Bada lehenbiziko kontua eta jarri beharrekoa. Azkenik, eguzki panelak, eguzkiak eskaintzen badigu behar dugun energía, askoz autonomoagoak izaten gara eta horrek ere gure ibilbidea erraztuko du. Zenbakiekin dantza egin eta erabakiak hartu genituen. Ezinestekoa zen gure gurpildun etxea leku erosoa izatea, ametsarekin aurrera egiteko.


Y SI TE
Visitamos

¿Quieres que te contemos nuestra experiencia en tu centro?

¿Quieres un concierto?

Escríbenos

bottom of page