Azken txanpa!
Eta konturatu barik, denborak aurrera egin du eta 6 egun barru bidaiari hasiera emango diogu! Zelan sentitzen garen? Ba, urduri, pozik, kezkatuta, … koktelera batean sartu eta gure gorputzek sentitzen dutena horren emaitza da.
Ez dugu ilusioa galdu, are gehiago, poztasun handiagoa sentitzen dugu. Txiboneta ez dugu arrankatu baina bidaia orain dela asko hasi egin dela uste dugu. Gure asmoa zein den kontatzen hasi ginenetik ez dakizue zenbat jende ederra ezagutu dugun! Lagun berriak egin ditugu, ametsa lortzeko ahal izan duten guztian laguntzeko prest egon direnak. Gure betiko lagunak ere, hor egon dira, animatzen, aholkatzen eta haien esperientziak gurekin konpartitzen. Armiarma sarea pixkanaka ehuntzen joan da, momentu honetan badugu sare handi bat, bidaian handitzen joatea espero dugu!
Gaur, gure “amets-proiektuan” konfiantza jarri duten pertsonei omenalditxo txiki bat egin nahi diegu, haien laguntza klabea izan da:
TANIA SUSANA ALMU BORJA CIRILO JESS ARTZAIA GORKA
RAUL NEKANE SERGIO ALVARO BLANCA NORA ANA IAGO
ANTONIO ANGELI JOSUNE LORENA
…